top of page

Erabilera egokirako pautak

1.- Bateria:

  • Ikaslearen ardura da iPad-aren bateria etxetik kargaturik ekartzea DBH-ko ikasleen kasuan eta egunaren amaieran gelan kargatzea LH-ko ikasleen kasuan.

 

2.Segurtasuna

  • Dispositiboak pasahitza izatea gomendagarria da (sarrera pasahitza, apple ID, etab.)

  • Pasahitz hauek ez zaizkie lagunei esan behar.

  • Ikaslearen informazio pertsonala soilik ikaslearena da.

  • Ikastolan dagoen bitartean, Ikastolatik ikaslea iPad-arekin zer egiten dagoen ikusi daiteke MDM zerbitzuaren bidez. Hala ere, aukera hau soilik, mantenimendu edo segurtasun kontuengatik erabiliko da, inoiz ez ikaslearen informazio pertsonala ikusteko helburuz.

  • Irakasle batek edozein momentutan eskatu diezaioke ikasle bati zabalik dituen app-ak ikustea.

  • iPad-a eskola tresna bat da, eta beraz, ez da gomendagarria beste pertsona batzuek ere erabiltzea.

  • iPad-era baimenduta ez dagoen edozein sarrera (ikaskideren batena), falta moduan kontsideratuko da.

  • Ikastolako wifi sarea eskola erabilerarako soilik da.

 

 

3.Mantenimendua

  • Ikaslea da bere iPad-ean duen informazioaren jabea eta arduraduna.

  • Gomendagarria da, astean behin, ipad-ean dagoen informazioaren segurtasun kopia bat egitea.

  • Ikastola ez da  ikasleak galdu dezakeen infromazioaren arduraduna izango.

  • Ikasleak ez du Jailbreak egin behar, horrek dispositiboaren garantia bertan behera usten duelako.

  • Ikasleak ezingo du, segurtasunezko erabilera baterako jarrita dagoen konfigurazioa aldatu.

  • iPad-a jatorriko egoerarako konfigurazio eran ez da inoiz jarri behar, horrek, iPad-ean egindako konfigurazio guztia aldatuko lukeelako.

 

4.Erabilera  eta aplikazioak

  • Ikasle bakoitzak bere apple ID-a izango du, ikastolak sortuko dauelarik.

  • Ikastolatik aukeratutako app-en deskarga Ikastolako kontutik egingo da %60 aurreztea suposatuko duelako.

  • Familientzako gomendagarria da ikasleak izango duen apple ID-ak kontu korronte zenbakirik ez izatea, eta behar bada, prepagoko aukera bat izatea soilik.

  • Aurikular batzuk izatea gomendagarria da.

  • iPad-aren erabilera egokia egitea ikaslearen ardura izango da.

  • Eskola ekintzetarako ez diren sare sozialen erabilera edota argazkiak egitea debekaturik dago.

  • Irakasleen edo ikaskideen irudia erabiltzea (hauen baimenik gabe) legean tipifikatuta dagoen delitua da. KONTUZ.

  • iPad batetik egindako erabilera ez egokia, iPad horren jabearen ardura izango da.

 

5.-Faltak

  • Ikaslearen jarrera digitala egokia izan behar da, beraz baimenduta ez dauden sare sozialen erabilera, etab. ez da egokia izango eskola orduetan.

  • Edozein falta behin eta berriz errepikatzea, edo intentzio txarra egon dela ikusten bada, "akats larri" bezala kontsideratuko da.

bottom of page