Proiektuaren deskribapena
2013-2014 ikasturtetik aurrera, LH 4. mailako eta DBH 1. mailako ikasleek lan tresna berri bat dute eskuetan, planteatzen zaizkien berrikuntza proiektu eta hezkuntza beharrizanei hobeto erantzuteko: iPad-a.
Lan tresna hau, ikasleen eguneroko lanean sartzen da, ahalik eta hezkuntza baliabide egokienak izateko eta gaitasunen garapen egokiena bilatzeko helburuarekin.
Ipad-a ikaslearen lan tresna pertsonala da, eta beraz, gelako gainontzeko baliabideeekin batera (koadernoa, boligrafoak, etab.), bere eguneroko lan tresna ohikoa da.
Proiektuaren justifikazioa
Proiektua, jarraian agertzen diren printzipioen arabera planteatzen da:
1.- Ikaskuntza irakaskuntza prozesuen etenbako hobekuntza.
2.- IKT-ek eskeintzen dituzten geroz eta hezkuntza baliabide egokiagoak.
3.- Dispositibo mugikor berriek eskeintzen dituzten aukera didaktiko eta metodologiko anitzak.
4.- Eskola 2.0ko ekipoek (netbook-ak) dituzten mugak.
5.- Orainarte, iPad-ekin izandako esperientzia positiboa.
6.- Hezkuntza zentru batzuetara egindako bisitetan ikusi eta ikasitakoa.
Proiektuaren helburuak
Proiektuak jarraian agertzen diren helburuak bilatzen ditu:
1.- Ikasleen ikasketa emaitzak hobetzea.
2.- Ikasleentzat esanguratsua den eta aukera metodologiko eta didaktiko berriak eskeintzen dituen lan tresna bat ikasleen eskuetan jartzea.
3.- Gelako kudeaketa hobetzea kableak eta bateria arazoak ekidituz.