Erabilera egokirako pautak
1.- Bateria:
-
Ikaslearen ardura da iPad-aren bateria etxetik kargaturik ekartzea DBH-ko ikasleen kasuan eta egunaren amaieran gelan kargatzea LH-ko ikasleen kasuan.
2.Segurtasuna
-
Dispositiboak pasahitza izatea gomendagarria da (sarrera pasahitza, apple ID, etab.)
-
Pasahitz hauek ez zaizkie lagunei esan behar.
-
Ikaslearen informazio pertsonala soilik ikaslearena da.
-
Ikastolan dagoen bitartean, Ikastolatik ikaslea iPad-arekin zer egiten dagoen ikusi daiteke MDM zerbitzuaren bidez. Hala ere, aukera hau soilik, mantenimendu edo segurtasun kontuengatik erabiliko da, inoiz ez ikaslearen informazio pertsonala ikusteko helburuz.
-
Irakasle batek edozein momentutan eskatu diezaioke ikasle bati zabalik dituen app-ak ikustea.
-
iPad-a eskola tresna bat da, eta beraz, ez da gomendagarria beste pertsona batzuek ere erabiltzea.
-
iPad-era baimenduta ez dagoen edozein sarrera (ikaskideren batena), falta moduan kontsideratuko da.
-
Ikastolako wifi sarea eskola erabilerarako soilik da.
3.Mantenimendua
-
Ikaslea da bere iPad-ean duen informazioaren jabea eta arduraduna.
-
Gomendagarria da, astean behin, ipad-ean dagoen informazioaren segurtasun kopia bat egitea.
-
Ikastola ez da ikasleak galdu dezakeen infromazioaren arduraduna izango.
-
Ikasleak ez du Jailbreak egin behar, horrek dispositiboaren garantia bertan behera usten duelako.
-
Ikasleak ezingo du, segurtasunezko erabilera baterako jarrita dagoen konfigurazioa aldatu.
-
iPad-a jatorriko egoerarako konfigurazio eran ez da inoiz jarri behar, horrek, iPad-ean egindako konfigurazio guztia aldatuko lukeelako.
4.Erabilera eta aplikazioak
-
Ikasle bakoitzak bere apple ID-a izango du, ikastolak sortuko dauelarik.
-
Ikastolatik aukeratutako app-en deskarga Ikastolako kontutik egingo da %60 aurreztea suposatuko duelako.
-
Familientzako gomendagarria da ikasleak izango duen apple ID-ak kontu korronte zenbakirik ez izatea, eta behar bada, prepagoko aukera bat izatea soilik.
-
Aurikular batzuk izatea gomendagarria da.
-
iPad-aren erabilera egokia egitea ikaslearen ardura izango da.
-
Eskola ekintzetarako ez diren sare sozialen erabilera edota argazkiak egitea debekaturik dago.
-
Irakasleen edo ikaskideen irudia erabiltzea (hauen baimenik gabe) legean tipifikatuta dagoen delitua da. KONTUZ.
-
iPad batetik egindako erabilera ez egokia, iPad horren jabearen ardura izango da.
5.-Faltak
-
Ikaslearen jarrera digitala egokia izan behar da, beraz baimenduta ez dauden sare sozialen erabilera, etab. ez da egokia izango eskola orduetan.
-
Edozein falta behin eta berriz errepikatzea, edo intentzio txarra egon dela ikusten bada, "akats larri" bezala kontsideratuko da.