Zergaitik iPad? Zergaitik aukeratutako modelua?

Lauaxeta ikastolan jakin badakigu dispositibo modelo konkretu bat aukeratzeak ikuspuntu ezberdinak sortu ditzakeela familien artean.

Errealitate hau informazio iturri garrantzitsu bat bezala izanda, hezkuntza adituekin eta hezkuntza teknologietako adituekin lan egin ostean, ikasleentzako, erizten diogun lan tresna egokiena aukeratu dugu

 

Jarraian erabaki hau hartzera eraman gaituzten hainbat hausnarketa eta balorazio agertzen dira:

 

Tablet bat aukeratzea eta netbook bat ez aukeratzera eraman gaituzten arrazoiak:

  • Tresna esanguratsuagoa eta erabilterrezagoa izatea.

  • Baterien iraupena.

  • Kable beharrik ez izatea.

  • Tresna guztiz mugikorra eta esku bakarrararekin erabili daitekeena izatea.

  • Ordenagailuaz gain, beste hainbat aukera (argazki kamara, adibidez) integraturik izatea.

  • Hezkuntza munduarekin loturiko hainbat app.

 

Aukeratutako modeloa izatea eta ez beste tablet bat aukeratzera eraman gaituzten arrazoiak:

  • Tresnaren ziurtasuna (fiabilitatea).

  • Aplikazioen instalazioa eta ekipoen aktualizazio lanak era koordinatu eta bateratu baten egiteko aukerak.

  • Malwarerik ia ia ez egotea (birusik ez egotea), horrek suposatzen duen antibirus eta mantenimendu gastuak aurreztearekin.

  • Beste Hezkuntza zentru kide batzuetara egindako bisitetan ikusitakoa  Colegi Montserrat (Barcelona), Escola Pere Verges (Barcelona), Colegio Ramón y Cajal (Madrid), Colegio San Ignacio de Loyola (Madrid), Colegio SEK (Madrid).

  • Gure esperientzia propioa, iPad 1x1 proiektua martxan jarri dugunetik hona.

  • Apple Store-ean dauden hezkuntza app kopurua, beraien segmentazio egokia eta beraien funtzionamendu egokiaren ziurtasuna.

  • Ordaintzekoak diren app-ak  Ikastolatik koordinatzeko aukera izatea, app bakoitzaren prezioa %60ean merketuz.

  • Apple-ek eskeintzen duen formazio saioak bai irakasleentzako eta bai familaientzako.

  • Erosketa osteko zerbitzua

  • iTunes moduko ikasketa plataformatara sarrera izateko aukera.

  • iBooks author bidez gure material propioak sortzen joateko aukera izatea.

 

Lauaxeta Ikastola

San Migel auzoa

48340 Amorebieta Etxano

Bizkaia

94 6300020

ikastola@lauaxeta.eus

http://www.lauaxeta.eus

Sare sozialak

© 2014- Lauaxeta Ikastola

This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now
iPad, Lauaxeta Ikastola