Ohiko galderak
Jadanik ordenagailu bat edo iPad bat ez den beste tablet bat baldin badaukat, erabili dezaket?
Ideia, ikasle guztiek tresna berdina izatea da, inkonpatibilitate edo software arazoak ekiditzeko eta gaurkotzeak era bateratuan egin ahal izateko. Beraz, proiektuaren lan tresna iPad-a izango da.
Jadanik iPad bat baldin badaukat, baina ez bada ikastolak zehaztutako modeloa, erabili dezaket?
Printzipioz bai, baina egokiena, ikastolagaz harremanetan jarri eta kontsultatzea litzateke, izan behar dituen baldintzetara egokitzen dela ziurtatu dezagun.
iPada, erosi dezaket nire kontura?
Noski, baina bere konfigurazio egokirako, ikastolak zehazten duenean, bertara ekartzea eskatuko dizuegu, dagokion bezala prestatzeko.
Ezinbestekoa al da asegurua izatea?
Ez da ezinbestekoa, baina bai oso gomendagarria, egon daitezkeen arazoen aurrean konponketa bermea izateko. Aseguruaz gain, funda egoki bat izatea ere oso gomendagarria da. Gogoratu, iPada ikaslearen lan tresna izango dela eta beraz denbora askoan erabiltzen egongo den tresna bat izango dela.
Posible al da Pack 1ean iPad-a soilik ikastolan erostea eta beste elementu guztiak nire aldetik erostea?
Ez da posible. Ipadarengatik finkaturik dagoen prezioa, Pack osoa erosiz gero delako.
Derrigorrezkoa al da zehazten den funda izatea?
Noski ezetz, baina funda egoki bat izatea bai. Ikastolak eskeintzen duen funda Appleek gomendatzen duen fundetariko bat da, baina jadanik iPada ondo babesten duen funda bat izanez gero, guztiz erabilgarria da.